Non gauden

Helbidea: C/ San Simón, 1. CP 31799 – Lizaso (Ultzama-ko Harana, Nafarroako)

Mapa handiagoa ikustea

LizasoJatetxea Lizason kokatzen da, Ultzama haraneko herri txikia, Iruñatik iparralderantz 24 kilometrotara. Haraneko arkitektura tipikoa honelakoa da: harrizko eta egurrezko etxe handiak balkoi korritu zabalekin. Lizasok badu haraneko erakargarritasun handienetarikoa. Orgiko hariztiaz ari gara. Lautadako harizti istilgarrien azkenetariko adibidea den honetan kokatzen den olgetarako eremu naturala da. Harizti hauetako gehienak larreak bihurtu dira, horregatik paregabeko paisaia dugu aurrean.

Bosque de OrgiHariztia “Natura 2000” sarean kontserbazio eremu berezitzat sartuta dago (ZEC Ultzama eta Basaburua-ko hariztiak). Hariztia sakonki ezagutzeko bisita gidatuetaz gozatzeko aukera Garrapo enpresako pertsonalak ematen digu. Enpresa hau bertakoa da eta zaintze eta hedapen lanetan aritzen da. Bestalde Ultzama Parke Mikologikoaren egoitza aurki dezakegu. Hau, ziza bilketa jasangarri eta kontrolatua egiten saiatzen den proiektua da. Zizak biltzeko eguneroko baimenak lor ditzakegu. Halaber, txangoa bukatzean, bisitariak jasotako aleak ziurtasun osoz sailkatuko dituen mikologo jakitun bat eskura izango du.

Parque Micológico UltzamaParke mikologikoarekin lankidetzan gure bezeroei mikologo bat lagunduta mendira irtenaldi gidatua egiteko aukera eskaintzen diegu, gure jatetxean zizaz (edota jasotako aleaz) osatutako menu batekin bukatzeko.

Aisialdi eta turismo eskaintzaren beste atala, Lizasoko golf zentroa dugu (pitch and putt modalidadea) gure lokalatik metro gutxitara dagoelarik.

Halaber, hipikazaleek zaldiz egiteko ibiltze eta ibilbide batzuetaz goza ditzakete, “DobleA Lizaso” zaldi zentroak eskainiak. Zentro honek haurrentzako ponyz egindako ibiltzeak eta oporretarako kanpaldiak eskaintzen dizkigu.

Premio Establecimiento Singular 2008
Premio Singular por excelencia 2013
Premio Turismo Reyno de Navarra 2013
Restaurante Recomendado en la Guía Repsol 2013
Restaurante Orgi Jatetxea - Restaurante micologico Expedición de permisos para recolección de setas - Restaurante Orgi
Copyright © 2013 - 2019 Restaurante Orgi Jatetxea
C/ San Simón 1. Lizaso (Ultzama, Navarra). Teléfono: 948 305 126.
Diseño Web

Aviso legal