ORGI jatetxea Mikel Odriozola eta Oihana Larraiaren proiektu berria da.

Mikel Odriozola sukaldeaz arduratzen da. Arzak, El Bulli edo Zuberoa bezalako sukaldetan jarduna da. Japonen egonaldi bat ere egina da, bertako sukaldea eta kultura ezagutzeko.

Oihana Larraiak Santiago de Compostelako eskolan sukaldaritza eta kudeaketako ikasketak eginak ditu. Zuberoa eta Mateo bezalako jatetxetan jarduna da.